XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baina bere redenzioa gizarteaz landa, bide pribadotik eta bere existentziako egoera tipiekin, lortzen saiatzen denez, lur jo egiten du.

Badirudi, ezin dezakeela berarengan haunditasun iraultzailea aurki, ez lorturiko elkarte berrietarik kemen berririk atera, bere aurka ekainean burrukatu duten klase guztiak bere alboan etzanik kausitu baino.

Baina Historia unibertsaleko gatazkaren ohorekin jotzen du lurra bederen; Frantzia ez ezik, Europa guztia ere ekaineko lurrikararen aitzinean izutzen den bitartean, gainerako klaseen garaitiak hain ordain gutiz eskuratzen dira, non alderdi garaitiarren buruberoak baizik ezin baitezake gertakari bezala aurkez eta zenbatenaz urrutiago proletargoatik azpiraturiko alderdia, hanbatenaz iraintsuago azpiratzea.

Ekaineko matxinoen azpiratzeak Errepublika burjesari, oinarri eta eraiki zitekeen tokia prestatu eta legundu zion, izan ere; baina batera agertu zuen, Europan Errepublika ala Monarkia ez beste zerbait jokatzen zela.

Nabari jarri zuen, hemen Errepublika burjesa eta klase baten despotismo mugagabea besteen gainean, gauza bera zela.

Demostratu zuen zibilizazio zaharreko herrietan, zeintzuek baitituzte desarroilatua klase estruktura, produkzio ereduaren egoera modernoa, kontzientzia intelektual bat, zeinetan idea tradizionalak mendeetako lanek menderatuak baitituzte, (...).